KAIXO LAGUNAK !

martes, 25 de septiembre de 2012

Umeek ere depresioa sufritzen dute !





Kaixo guztioi !

Uda bukatuta,  berriro errutinara bueltatu behar; umeak klasera, gurasoak lanera... honekin batera depresioak, antsietatea... gero eta nabarmenagoak dira. Baina egitan zer da depresio bat sufritzea? 

Honexegatik nire lehenengo argitalpena ume batzuek sufritzen duten depresio gogorrari buruzkoa izango da. Depresioa helduekin erlazionatzen den arlo bat da, baina gero eta ume gehiago gaixotasun hau sufritzen dute. Gutxi gora behera, ehuneko 5ak gaixotasun hau sufritzen dute bizitzaren une zehatz batean. Gehienetan gaixotasun hau pairatzen duten umeen arrazoiak honako hauek dira:  tentsio handian bizitzea, familiako kideren bat galtzea, gurasoak dibortziatzea...

Depresioaren sintomak honakoak dira:  

- Momentu guztietan triste egotea.
- Jostailuekiko eta eskolarekiko interesa galtzea.
- Familiatik eta lagunetik baztertzea.
- Energia falta igartzea.
- Asko/oso gutxi lo eta jatea.
- Ipuinen amaierarako amaiera goibel bat aukeratzea.
- Komunikazio eskasa.
- Auto-estima baxua.
- Jarrera erasotzailea agertzea.

Honako sintoma hauek ume jaioberrietan ere aurkitu daitezke, ume jaioberriak ere depresio hau sufritu dezaketelako. 
Umeen depresioari aurre egiteko ondorengo ekintzak burutu behar dira; sintomei ez ikusiarena ez egitea, umearen auto-estimuan arreta jartzea, errutina ezartzea eta mantentzea,  umea estresa ez izatea, umea lasaitzea, medikuarengana joatea...

Umeen depresioei buruzko informazio guzti hau web- orrialde batetik atera dut. Web-orrialde hau interesgarria dela iruditzen zait; eta umeen depresioei buruzko informazio gehiago irakurri nahi baduzue klik egin  hurrengo Web-orrialdean:



Hurrengo Web- orrialde honetan informazio interesgarria aurkituko duzue baita ere:



Ondo izan eta datorren astean umeen inguruan dauden gaixotasun berri batekin etorriko nahiz!
Eskerrik asko guztiei !

No hay comentarios:

Publicar un comentario