KAIXO LAGUNAK !

sábado, 24 de noviembre de 2012

Izu transtornoa !




Izu trastornoa gaixotasun erreal bat da. Gaixotasun hau medikamendu edo terapiekin zaindu daiteke. Paniko trastornoa duten pertsonek arrazoirik gabe beldurra sentitzen dute. Beldur egoera hauei izu erasoak deitzen zaie. Izu eraso batean sintoma fisikoak ere ager daitezke; hala nola, bihotzaren taupada arinak, arnasa egiteko zailtasunak edo mareoak.

Panikozko atakeak edozein unean ager daitezke. Gehienetan, supermerkatuan, zentro komertzialetan, jende asko dagoen multzo batean edo bidai bat egitean agertzen dira. Pertsona hauek momentu guztietan beldur dira beste atake bat sufrituko duten ala ez jakin gabe. Horregatik, atakeak sufritu dituzten lekuetara ez dira itzultzen berriro gerta ez dadin. Pertsona batzuk, beldurra beraien bizitza maneiatzen du eta ez dira gai etxetik irteteko ere. Panikozko atakeak ez dute asko iraultzen, baina oso gogorrak direnez asko irauten duten sentsazioa ematen dute.

Normalean, gaixotasun hau gazteak diren pertsonetan hasten da; 18 eta 24 urteren bitartean. Batzuetan, gaixotasun hau pertsona batek ezinegoneko estresa sufritzen duenean agertzen da; hala nola, familiako norbait hil denean edo ume bat izan eta gero. Mundu guztia pairatu dezake gaixotasun hau, baina emakumeen artean gizonen artean baino nabariagoa da. Batzuetan, gaixotasun hau hereditarioa izan daiteke. Trastorno honek zenbait hile edo urte asko iraun ditzake.

Gaixotasun honen informazioa honako Web-orrialdean aurkitu dut. Oso orrialde egokia dela uste dut eta hemen usten dizuet aren link-a informazio gehiago irakurri nahi baduzue.


Ondoren interneten aurkitutako istorio erreal bat usten dizuet irakurtzeko.

“Un día, sin aviso ni razón, me sentí aterrorizada. Tenía tanto miedo que creí que me iba a morir. Mi corazón latía muy rápido y sentía que la cabeza me daba vueltas. Sentía estas cosas cada par de semanas. Pensé que estaba perdiendo mi razón. Mientras más ataques me daban, más temor sentía. Estaba siempre atemorizada. No sabía cuándo me iba a dar el próximo ataque. Me dio tanto miedo que no quería salir de mi casa ni de los lugares en que me sentía segura”. “Mi amiga vio lo atemorizada que estaba y me dijo que llamara a mi médico y le pidiera ayuda. Él me dijo que padecía de trastorno de pánico. Mi médico me recetó medicamentos que me ayudan a no sentir temor. No fue fácil, pero después de unos pocos meses de medicamentos y terapia, me estoy empezando a sentir otra vez como yo era antes”.



jueves, 22 de noviembre de 2012

Aldarte transtornoa !



Aldarte trastornoa, bakoitzaren egoera animikoari erreferentzia egiten dio. Trastorno hau beste izen batekin ezagutu daiteke: hala nola, trastorno afektiboa. Trastorno honen barruan aurkitu dezakegun sintoma, honako hau da: pertsona oso triste eta oso deprimitua aurkitzea. Pertsona hauek pairatzen duten sintoma ez da soilik triste edo deprimitua egotea, baizik eta ezohiko tristetasuna jasatea. Horregatik, profesionalen laguntza ezinbestekoa da. 

Umeen, gazteen edo helduen gurasoek gaixotasun hau sufritzen badute, beraiek probabilitate handia izango dute gaixotasuna sufritzeko ere. Hau da, gaixotasun hau genetikoa dela esan dezakegu kasu askotan.

Gainera, estresa edota zenbait egoera ezberdin eragin dezakete tristetasun sentimendua edo depresioa gehiago areagotzea. Egoera hau ematen bada sentimenduak kontrolatzea ezinezkoa bilakatu daiteke.

Aldarte trastornoaren barruan aurkitzen diren trastorno afektibo nagusienak hauek dira:

Depresioa

Depresioa sufritzen duten pertsonek pairatzen duten sintomak:

-       Haien aldartea tristea, antsietate handikoa edo antsietate hutsezkoa da.
-       Sortzen diren sentimenduak esperantza gabekoak dira.
-       Eraginkortasun eza eta errudun sentimendua pairatzen dute.
-       Lehen oso gustuko zuten aktibitatean, orain, interesa galtzea.
-       Zailtasunak dituzte kontzentratzeko, zerbait gogoratzeko edota erabakiak hartzerako unean.
-       Lo egiterako orduan zailtasunak dituzte.
-       Alde batetik, pisua eta jan egiteko gogoa galtzea. Bestetik, asko jatea eta pisua handitzea.
-       Hiltasunezko eta suizidiozko sentimenduak handitzea, suizidatzeko gogoak.
-       Egonezina, suminkortasuna.
-       Sintoma fisikoak medikuaren tratamenduari ez diotenak erantzuten; hala nola, buruko mina, trastorno digestiboak edota min kronikoak.

Trastorno bipolarra

Trastorno hauen karakteristika nabarmena honakoa da; oso denbora laburrean eta inolako arrazoirik gabe oso tristetik izugarrizko pozera pasatzean datza.

-       Gehiegizko autoestimua.
-       Lo egiteko beharra gutxitzea.
-       Pentsamendu azeleratua.
-       Hitz egiteko nahia, behar dena baino gehiago.
-       Arreta galdu oso modu erraz batean gauza batetik beste gauza batera pasatzean.
-       Arrisku handiko egoerak gustuko izatea.
-       Ez ohiko edo gehiegizko euforia.
-       Ez ohiko suminkortasuna.
-       Idei handiak.

Aldarte trastornoa sufritzen duten pertsonen sintomak kontatu dizuet. Kontatutakoa interesgarria izana espero dut. Aurreko informazioa Web-orrialde honetatik aterata dago:

Informazioa gehiago nahi baduzue interneten edo liburuetan aurkituko duzue! zorte on!
Hurrengora arte !

martes, 20 de noviembre de 2012

Distiria !!




Distiriaren esanahia  “humor perturbado” da. Honen ezaugarriak honakoak dira; gaixotasun hau sufritzen duen pertsona beti triste agertzen da, melankolikoa eta desanimatua sentitzen da.  Gaur egun errazagoa da sintoma hauek dituzten pertsonak aurkitzea, hauxe gaur eguneko bizitza estiloagatik izan daiteke edo denbora oso eskasean gauza asko egin nahi ditugulako. 
Distiria egunero presente dagoen gaixotasuna da. Ez du depresio nagusiaren papera betetzen, hantzekoa da, baina ez hain grabea. Gaixotasun hau ez bada era on batean tratatzen, bizitza osoan iraun dezake. Horregatik, gaixotasun hau sufritzen duten pertsonek ez badute tratamendurik jaso nahi, bere senideek pertsona hauek konbentzitu behar dituzte.

Distiriaren sintomak honako hauek dira:
  • Anhedonia: lehen gustura egiten ziren aktibitateekin orain ez gustukoak bihurtu izana. Adibidez; pertsona bateri bere lagunekin mendira joatea izugarri gustatzen zitzaion, orain alegia alde batetik ez du gogorik izango, bestetik joaten bada izugarri aspertuko da.
  • Aldartearen gorabeherak: Oso erraz haserretzen dira, oso triste eta deprimituak egoten dira. Jarrera hauek lagunen eta familiarekin haserretzea dakar, izan ere hauek beti saiatzen dira pertsona hauei animatzen, baina pertsona hauek egoera hori mehatxu bat bezala hartzen dute eta konfliktoak agertzen dira. 
  • Atzeratasun soziala: jendearekin erlazionatzea ez zaie batere gustatzen. Adibidez; lehen beraien lagunekin kartekin jolasterako unean oso ondo pasatzen bazuten, orain edozein gauza egingo dute edo edozein eskusa jarriko dute ez joateko.
  • Lo egiterako unean trastornoak sufritzea: Ez dute deskantsatzen eta hamar ordu ohean egoten badira ere esnatzen diren unean ez dira deskantsatuta egongo. Arazo hau gauean behin era berriz altxatzen eta esnatzen direlako gertatzen da.
  • Jateko gogoak txikitzea edo handitzea: Janariarekin bi arazo nabarmen agertzen dira. Alde batetik, ez dute jan nahi eta bestetik, jan behar den baino gehiago jaten dute.

Aurkitutako informazioa interesgarria izatea espero dut; informazio gehiago nahi baduzue hemen usten dizuet haren link-a.


Hurrengora arte !

jueves, 15 de noviembre de 2012

Portaera arazoak dituzten umeak !


Umeen portaerazko arazoez hitz egiten dugunean sozietatean txarto ikusita eta ohikoak ez diren jarrerei buruz hitz egiten dugu. Arazo hau duten umeek gehienetan antsietatea, agresibitatea, amorrua… pairatzen dute baina ez kasu guztietan, batzuetan ume batzuk ez dituzte jarrera hain nabarmenak izaten. Hona hemen, arazo hau sufritzen dituzten umeen jarrerak, trastorno desberdinak izanik:

-     Portaera arazo erasotzaileen errepikapena: Oihukatu, mehatxatu, gauzak apurtu, jo, amorratu, sumindu, haserretu...
-     Portaera arazo ez erasotzaileen errepikapena: Ihes egin, lapurtu jo gabe eta behin eta berriro gezurrak esan.
-     Trastornoa atentzio faltaren ondorioz: Arreta falta, oldarkor izatea, oso aktiboa izatea eta ez kontrolatzea egiten duena.

Gurasoak eta irakasleak honetan arreta jarri behar dute:

-       Portaera arazoa noiz hasi den kontrolatzea.
-       Hau gertatzearen posible arrazoi edo jatorria.
-       Jarreraren aldaketa; horrela beti izan bada edo aldaketa drastikoa bada.
-       Jarrera hauen frekuentzia.
-       Jarrera hau zenbat denbora irauten duen.
-       Jarrera honen intentsitatea edo denbora.
-       Umearen aurrean zelako jarrera izan behar den kontrolatu.

Hemen agertzen den informazio guztia Web-orrialde honetatik atera dut:


Interneten hainbat Web-orrialde gehiago aurkitu ditut. Oso orrialde interesgarria dela uste dut; horregatik hemen usten dizuet Web-orrialdearen link-a.



Kontatutakoa interesgarria eta baliogarria izatea espero dut.
Eskerrik asko eta hurrengora arte !

domingo, 4 de noviembre de 2012

Umeen elikadura arazoak !




Umeak dituzten gurasoen artean %25-40ek kexatzen dira haien umeak jateko arazoak dituztelako; hala nola: janariei uko egin, oso astiro jan, botaka egin… Arazo gehienak iragankorrak dira, hala ere %10ak iraunkorrak dira.

Gaur egun, umeak dituzten elikadura arazo nagusiak anorexia, bulimia, obesitatea, gehiegizko pisua… dira. Gero eta gehiago ikus daiteke umeak gazteagoak izanik arazo hauek pairatzen dituztela. Aipatutako arazo hauek beraien artean erlazioa dute. Ume batek gaixotasun hau sufritzen duenean maneiatzeko oso zaila da. Baina gaixotasun hau konponbidea du, gehienetan gurasoak umearen elikaduraz arduratzean soilik aurkitu dezakegu konponbidea.
Informazio hau internetetik atera dut; hemen usten dizuet Web-orrialdea informazio gehiago nahi baduzue.


Bukatzeko, “Youtube”-n bideo oso interesgarri bat aurkitu dut. Zuen gustukoa eta baliogarria izatea espero dut. 





Emandako informazioa interesgarria iruditu izatea espero dut.

Hurrengora arte !



viernes, 19 de octubre de 2012

Autismoaa !




Bizitzako lehenengo bost urteetan agertzen da gehienetan gaixotasun hau. Autismoaren ezaugarri nabarmenak honakoak dira: sozietate-erlazioetan apurketa bat ematea; bai ahozko komunikazioan baita edozein komunikazioetan ere arazoak agertaraztea; zentzumenetatik datorren informazioa prozesatzeko arazoak izatea; jarrera mota batzuk behin eta berriro errepikatzea. Hala ere, sintoma hauek aldatu egin daitezke.
Gaixotasun honen etiologia oraindik ez dago argi, baina eragile desberdinak daudela argi dago; genetika da eragilerik garrantzitsuenetarikoa. Adibidez, bikiak diren umeak probabilitate handiagoa dute biak autismoa sufritzeko, hauek anai-arrebak badira baino. Genetika oso garrantzitsua bada gaixotasun honetan, beste faktore batzuk aurkitu ditzakegu baita ere; hala nola,  haurdunaldian gerta daitezken hainbat arazo; “roseola”, meningitis, “encefalitis”, “fenilcetonuria”…
Autismoa duten umeen kopurua ez da argia. Baina, autismoa mutiletan sarriagoa da nesketan baino, ohikotasuna 3 edo 4 aldiz gehiago izanez. Lehen autismoa agertzearen hainbat faktorez hitz egin dugu, baina ez dugu aipatu familiaren egoera ekonomikoa, hezkuntza eta bizitzeko estiloa ez duela inolako garrantzirik gaixotasun hau pairatzerako orduan.
Autismoa sufritzen duten pertsonak sentikortasuna agertu ahal dute ikusmenean, entzumenean, ukimenean, dastamenean eta usaimenean. Aurretik aipatutako zenbait faktoreek gradu desberdinetan eragina dute:

  Komunikazioan:
-                 -       Beste batzuk ikusten dauden objektuak begiratzeko ez du begirada                          finkatzen.
-                 -       Ez daki elkarrizketa bat hastea edota jarraitzea.
-                 -      Batzuetan lengoaia apurka-apurka garatzen dute, beste batzuetan ez dute inoiz garatzen.
-                 -      Hitz batzuk behin eta berriro errepikatzen dituzte.
-                 -      Hirugarren pertsonan hitz egiten dute.
-                 -      Batzuetan komunikatzeko, hitzak erabili beharrean keinuak erabiltzen dituzte.

Integrazio soziala:
-       Enpatia falta adierazten dute.
-       Lagunak egiterako orduan zailtasunak dituzte.
-       Jendearekin baino, denbora bakarrik pasatzea nahiago dute.
-       Ikusmeneko kontaktua saihesten dute eta irribarreak ere.
Jolasak:
-       Imajinazio eskasa dute jolasterako orduan.
-       Beste pertsona batzuen jarrerak ez dituzte imitatzen.
-       Jendearekin jolastea baino nahiago dute bakarrik jolastea.
    Jarrerak:
-       Adi denbora laburra irauten dute.
-       Behin eta berriro jarrerak berberak errepikatzen dituzte.
-       Monotonia beharrezkoa dute.
-       Gai edo gauza batean soilik arduratzen dira.
-       Besteenganako eta berenganako erasoak sufritzen dute.
-       Asko edo ezer ere ez mugitzen dira.

Gaixotasun hau hainbat eratara konpondu daiteke, baina tratamendu egokiena ume bakoitzari ezarritakoa da. Tratamendua hau espezialista edo espezialista talde batek jarritakoa izan behar da. Tratamendu hau egiteko umeen konportamendua nahita ez ikertu egin behar da; hala nola, hitz egiteko eta idazteko era.
Aurretik idatzitako guztia hurrengo Web-orrialdetik aterata dago:
Azaldutako informazioa interesgarria izatea espero dut.
Hurrengora arte !

viernes, 5 de octubre de 2012

Antsietatea haurtzaroan eta gazteengan !

Kaixo guztioi !



Antsietate trastornoa sufritzen duten umeen eta gazteen artean beldur ikaragarria, kezkagarritasuna edota egonezina ager daiteke denbora luze batean eta hau eragin zuzena izan dezake beraien bizitzan zehar. Antsietate trastornoa eragin hauek izan ditzake:

-     -  Eskolara ez joatea.
-     -  Berdinen arteko erlazioaren okertasuna.
-     -  Auto-estimu baxua.
-     -  Alkoholaren gehiegizko erabilera.
-     -  Antsietate trastornoa adin helduan jarraitzea.

Umeengan eta gazteengan eragina duten antsietate trastorno desberdinak daude:

1     Antsietate trastorno orokorra:
Trastorno hau sufritzen duten umeen eta gazteen artean nagusitzen diren sintomak honakoak dira: sekulako arduratasuna beraien ekintzetan bai errendimendu akademikoan bai kirolean.

Antsietate trastornoa banaketa baten ondorioz:
Trastorno hau sufritu duten umeen eta gazteen artean nagusitzen diren jarrerak honakoak dira; zailtasun handiak dituzte gurasoengatik banatzeko bai eskolara joateko bai udako kanpamendu batera joateko edota  lagun baten etxera lo egitera joateko.
 
       Fobiak:
Antsietate mota hau sufritzen duten umeak eta gazteak izugarrizko beldurrak dituzte gertatu ezin daitezken egoerekin.  

       Ikara Trastornoa:
Umeengan eta gazteengan ageriko arrazoi bat ez izanik “Ikara eraso” errepikakorrak ematen badira, ikarazko desordena sufritzen dutela adierazten du. 

       Trastorno obsesibo eta konpultziboa:
Pentsamendu eta portaera berdinak behin eta berriro izaten dituzte trastorno hau sufritzen duten umeek eta gazteek. Umeen %2-ak gaixotasun hau pairatzen du.

      Trauma baten ondoren sortzen den estresa:
Transtorno hau egoera gogor batzuen ondorioz sortzen da; hala nola egoera estresagarri batzuen ondorioz ere. Adibidez, gehiegikeri sexualak edo fisikoak sufritzea, egoera bortitz baten testigua izatea, bonbardaketa baten sekuentzia bat bizitzea…

Antsietate trastornoa umeengan eta gazteengan pairatzen den gaixotasun nagusiena da; ehuneko hamahiruk gaixotasun hau sufritzen dute bederatzi eta hamazazpi urteren artean. Neskatilak gaixotasun hau sufritzeko probabilitate handiagoa dute.

Trastorno hau sendatzeko hainbat zerbitzu eta tratamendu aurkitu ditzakegu:

-      Portaerazkoa Tratamendu kognitibo (umeek eta gazteek beraien beldurrei aurre egiteko beraien pentsamenduak eta jarrerak alderatuz).
-      Erlaxazio teknikak.
-      Biofeedback (estresaren eta tentsio muskularraren kontrola).
-      Familiarekin terapia egitea.
-      Medikamenduak hartzea.

Tratamendu kognitibo portaerazkoa zenbait antsietate trastorno motetan ondo funtzionatzen du, baina beste batzuetan medikamenduak lekua hartzen dio. Oraindik, ez dago zehatz mehats argituta antsietate bakoitzarentzat zein tratamendu den hobea.

Gurasoak beraien umeengan edo gazteengan antsietate sintoma errepikakorrak ikusten badituzte; honako hau egin beharko lukete:

-      Beraien medikuarekin hitz egin hauek trastornoa sufritzen duten edo ez esateko.
-      Buruzko osasun profesional bat kontratatzea.
-      Informazio aproposa liburuetatik eta beste informazio guneetatik aurkitzea.
-      Arazo bera duten familiak aurkitzea eta beraien esperientzia kontatzea.
-      Komunitatean dauden familiekin kontaktua mantentzea.
-      Tratamendu eta zerbitzu desberdinak ikertzea.

Informazioa hau honako Web-orrialdetik aterata dago:


Informazio hau interesgarri iruditu bazaizue edo informazio gehiago behar baduzue; hemen uzten dizuet gaixotasun honi buruz aurkitu dudan testu oso interesgarri bat.




Eskerrik asko eta hurrengo astera arte !