KAIXO LAGUNAK !

viernes, 19 de octubre de 2012

Autismoaa !




Bizitzako lehenengo bost urteetan agertzen da gehienetan gaixotasun hau. Autismoaren ezaugarri nabarmenak honakoak dira: sozietate-erlazioetan apurketa bat ematea; bai ahozko komunikazioan baita edozein komunikazioetan ere arazoak agertaraztea; zentzumenetatik datorren informazioa prozesatzeko arazoak izatea; jarrera mota batzuk behin eta berriro errepikatzea. Hala ere, sintoma hauek aldatu egin daitezke.
Gaixotasun honen etiologia oraindik ez dago argi, baina eragile desberdinak daudela argi dago; genetika da eragilerik garrantzitsuenetarikoa. Adibidez, bikiak diren umeak probabilitate handiagoa dute biak autismoa sufritzeko, hauek anai-arrebak badira baino. Genetika oso garrantzitsua bada gaixotasun honetan, beste faktore batzuk aurkitu ditzakegu baita ere; hala nola,  haurdunaldian gerta daitezken hainbat arazo; “roseola”, meningitis, “encefalitis”, “fenilcetonuria”…
Autismoa duten umeen kopurua ez da argia. Baina, autismoa mutiletan sarriagoa da nesketan baino, ohikotasuna 3 edo 4 aldiz gehiago izanez. Lehen autismoa agertzearen hainbat faktorez hitz egin dugu, baina ez dugu aipatu familiaren egoera ekonomikoa, hezkuntza eta bizitzeko estiloa ez duela inolako garrantzirik gaixotasun hau pairatzerako orduan.
Autismoa sufritzen duten pertsonak sentikortasuna agertu ahal dute ikusmenean, entzumenean, ukimenean, dastamenean eta usaimenean. Aurretik aipatutako zenbait faktoreek gradu desberdinetan eragina dute:

  Komunikazioan:
-                 -       Beste batzuk ikusten dauden objektuak begiratzeko ez du begirada                          finkatzen.
-                 -       Ez daki elkarrizketa bat hastea edota jarraitzea.
-                 -      Batzuetan lengoaia apurka-apurka garatzen dute, beste batzuetan ez dute inoiz garatzen.
-                 -      Hitz batzuk behin eta berriro errepikatzen dituzte.
-                 -      Hirugarren pertsonan hitz egiten dute.
-                 -      Batzuetan komunikatzeko, hitzak erabili beharrean keinuak erabiltzen dituzte.

Integrazio soziala:
-       Enpatia falta adierazten dute.
-       Lagunak egiterako orduan zailtasunak dituzte.
-       Jendearekin baino, denbora bakarrik pasatzea nahiago dute.
-       Ikusmeneko kontaktua saihesten dute eta irribarreak ere.
Jolasak:
-       Imajinazio eskasa dute jolasterako orduan.
-       Beste pertsona batzuen jarrerak ez dituzte imitatzen.
-       Jendearekin jolastea baino nahiago dute bakarrik jolastea.
    Jarrerak:
-       Adi denbora laburra irauten dute.
-       Behin eta berriro jarrerak berberak errepikatzen dituzte.
-       Monotonia beharrezkoa dute.
-       Gai edo gauza batean soilik arduratzen dira.
-       Besteenganako eta berenganako erasoak sufritzen dute.
-       Asko edo ezer ere ez mugitzen dira.

Gaixotasun hau hainbat eratara konpondu daiteke, baina tratamendu egokiena ume bakoitzari ezarritakoa da. Tratamendua hau espezialista edo espezialista talde batek jarritakoa izan behar da. Tratamendu hau egiteko umeen konportamendua nahita ez ikertu egin behar da; hala nola, hitz egiteko eta idazteko era.
Aurretik idatzitako guztia hurrengo Web-orrialdetik aterata dago:
Azaldutako informazioa interesgarria izatea espero dut.
Hurrengora arte !

No hay comentarios:

Publicar un comentario