KAIXO LAGUNAK !

viernes, 5 de octubre de 2012

Antsietatea haurtzaroan eta gazteengan !

Kaixo guztioi !



Antsietate trastornoa sufritzen duten umeen eta gazteen artean beldur ikaragarria, kezkagarritasuna edota egonezina ager daiteke denbora luze batean eta hau eragin zuzena izan dezake beraien bizitzan zehar. Antsietate trastornoa eragin hauek izan ditzake:

-     -  Eskolara ez joatea.
-     -  Berdinen arteko erlazioaren okertasuna.
-     -  Auto-estimu baxua.
-     -  Alkoholaren gehiegizko erabilera.
-     -  Antsietate trastornoa adin helduan jarraitzea.

Umeengan eta gazteengan eragina duten antsietate trastorno desberdinak daude:

1     Antsietate trastorno orokorra:
Trastorno hau sufritzen duten umeen eta gazteen artean nagusitzen diren sintomak honakoak dira: sekulako arduratasuna beraien ekintzetan bai errendimendu akademikoan bai kirolean.

Antsietate trastornoa banaketa baten ondorioz:
Trastorno hau sufritu duten umeen eta gazteen artean nagusitzen diren jarrerak honakoak dira; zailtasun handiak dituzte gurasoengatik banatzeko bai eskolara joateko bai udako kanpamendu batera joateko edota  lagun baten etxera lo egitera joateko.
 
       Fobiak:
Antsietate mota hau sufritzen duten umeak eta gazteak izugarrizko beldurrak dituzte gertatu ezin daitezken egoerekin.  

       Ikara Trastornoa:
Umeengan eta gazteengan ageriko arrazoi bat ez izanik “Ikara eraso” errepikakorrak ematen badira, ikarazko desordena sufritzen dutela adierazten du. 

       Trastorno obsesibo eta konpultziboa:
Pentsamendu eta portaera berdinak behin eta berriro izaten dituzte trastorno hau sufritzen duten umeek eta gazteek. Umeen %2-ak gaixotasun hau pairatzen du.

      Trauma baten ondoren sortzen den estresa:
Transtorno hau egoera gogor batzuen ondorioz sortzen da; hala nola egoera estresagarri batzuen ondorioz ere. Adibidez, gehiegikeri sexualak edo fisikoak sufritzea, egoera bortitz baten testigua izatea, bonbardaketa baten sekuentzia bat bizitzea…

Antsietate trastornoa umeengan eta gazteengan pairatzen den gaixotasun nagusiena da; ehuneko hamahiruk gaixotasun hau sufritzen dute bederatzi eta hamazazpi urteren artean. Neskatilak gaixotasun hau sufritzeko probabilitate handiagoa dute.

Trastorno hau sendatzeko hainbat zerbitzu eta tratamendu aurkitu ditzakegu:

-      Portaerazkoa Tratamendu kognitibo (umeek eta gazteek beraien beldurrei aurre egiteko beraien pentsamenduak eta jarrerak alderatuz).
-      Erlaxazio teknikak.
-      Biofeedback (estresaren eta tentsio muskularraren kontrola).
-      Familiarekin terapia egitea.
-      Medikamenduak hartzea.

Tratamendu kognitibo portaerazkoa zenbait antsietate trastorno motetan ondo funtzionatzen du, baina beste batzuetan medikamenduak lekua hartzen dio. Oraindik, ez dago zehatz mehats argituta antsietate bakoitzarentzat zein tratamendu den hobea.

Gurasoak beraien umeengan edo gazteengan antsietate sintoma errepikakorrak ikusten badituzte; honako hau egin beharko lukete:

-      Beraien medikuarekin hitz egin hauek trastornoa sufritzen duten edo ez esateko.
-      Buruzko osasun profesional bat kontratatzea.
-      Informazio aproposa liburuetatik eta beste informazio guneetatik aurkitzea.
-      Arazo bera duten familiak aurkitzea eta beraien esperientzia kontatzea.
-      Komunitatean dauden familiekin kontaktua mantentzea.
-      Tratamendu eta zerbitzu desberdinak ikertzea.

Informazioa hau honako Web-orrialdetik aterata dago:


Informazio hau interesgarri iruditu bazaizue edo informazio gehiago behar baduzue; hemen uzten dizuet gaixotasun honi buruz aurkitu dudan testu oso interesgarri bat.




Eskerrik asko eta hurrengo astera arte !

No hay comentarios:

Publicar un comentario