KAIXO LAGUNAK !

viernes, 28 de septiembre de 2012

Defizit arreta eta hiperatibitatea umeengan !




Kaixo guztioi !
Zaila da zure umea geldirik egotea? Zure umea aurretik pentsatu gabe jokatzen du? Zerbait egiten hasten da eta bertan bera usten du hau amaitu baino lehen? Horrela bada, umea defizit arreta eta hiperatibitatearen trastornoa sufri dezake. Pertsona gehienak portaera hauek pairatu dituzte beraien bizitzan, baina jarrera hau sei hile edo gehiago irauten badu eta eskolan, etxean eta sozietatean erreperkusioa badu aurretik aipatutako trastornoa sufritzen duelaren probabilitate oso handia dago.

TDAH (Trastorno de Deficiencia de Atención y Hiperatividad) mutilen artean nabariagoa da nesken artean baino. Gaixotasun hau, umeen %3-%5 pairatzen dute. TDAH-ren ezaugarriak honakoak dira:

       -   Arreta falta

       -   Hiperatibitate
       -   Inpultsibitatea

Ikasketa asko egin dira TDAH gaixotasunari buruz, baina oraindino ez dakigu zein den zehatz mehats gaixotasun hau gertatzearen zergatia. Kasu guztietatik sufritzen duten neska-mutilen artean, %76-ak genetika dela-eta agertzen da.

Baina TDAH gaixotasuna zure umea duen ala ez jakiteko mediku espezializatu batera eraman behar duzu, honek probak egin diezaion. Umea eskolan eta etxean daukan estruktura oso garrantzitsua da gaixotasun hau sufritzerako orduan.

Aurretiko informazio hau Web- orrialde batetik aterata dago; Web- orrialdea honakoa da:
Informazio hau gutxi izango balitz, El Correo egunkariaren barruan agertzen den Salud aldizkarian hiperatibitateari buruzko artikulu bat irakurri dut eta gaixotasun hau berarekin ekartzen dituen arazo deigarrienak aipatzen ditu; honako hauek dira:


  •  Irakasleak emandako azalpenei arreta eza.
  •  Lanak modu lasaiago batean, modu irregular batean eta akats gehiagorekin egitea.
  •  Zailtasun handiagoa bi lan batera egiteko.
  •  Lan egiterako orduan lan zikina, ez antolatua eta ez ordenatua entregatzea.
  •  Azterketetan akats gehiago egitea.
  • Klaseko lanetan probetxu gutxiago ateratzea.
  •  Instrukzio konplexuak jarraitzeko zailtasun gehiago izatea.
  • Klaseko tresneria behin eta berriro galtzea.
  • Klaseko lanak eta etxerako lanak egitea ahaztea.
  • Zailtasun gehiago antolatzeko eta denbora kudeatzeko izatea.

Gaixotasun honekin jarraitzeko YouTube-n bideo interesgarri bat aurkitu dut. Nire ustez bideoa oso interesgarria da TDAH gaixotasuna ezin hobeto azaltzen duelako. Bideo honek duen pega bakarra euskaran grabatuta ez egotea da, baina gaixotasun honetaz informazio gehiago nahi baduzue bideoa ikustera gonbidatzen zaituztet !




Eskerrik asko eta hurrengo astera arte !


No hay comentarios:

Publicar un comentario