KAIXO LAGUNAK !

jueves, 22 de noviembre de 2012

Aldarte transtornoa !



Aldarte trastornoa, bakoitzaren egoera animikoari erreferentzia egiten dio. Trastorno hau beste izen batekin ezagutu daiteke: hala nola, trastorno afektiboa. Trastorno honen barruan aurkitu dezakegun sintoma, honako hau da: pertsona oso triste eta oso deprimitua aurkitzea. Pertsona hauek pairatzen duten sintoma ez da soilik triste edo deprimitua egotea, baizik eta ezohiko tristetasuna jasatea. Horregatik, profesionalen laguntza ezinbestekoa da. 

Umeen, gazteen edo helduen gurasoek gaixotasun hau sufritzen badute, beraiek probabilitate handia izango dute gaixotasuna sufritzeko ere. Hau da, gaixotasun hau genetikoa dela esan dezakegu kasu askotan.

Gainera, estresa edota zenbait egoera ezberdin eragin dezakete tristetasun sentimendua edo depresioa gehiago areagotzea. Egoera hau ematen bada sentimenduak kontrolatzea ezinezkoa bilakatu daiteke.

Aldarte trastornoaren barruan aurkitzen diren trastorno afektibo nagusienak hauek dira:

Depresioa

Depresioa sufritzen duten pertsonek pairatzen duten sintomak:

-       Haien aldartea tristea, antsietate handikoa edo antsietate hutsezkoa da.
-       Sortzen diren sentimenduak esperantza gabekoak dira.
-       Eraginkortasun eza eta errudun sentimendua pairatzen dute.
-       Lehen oso gustuko zuten aktibitatean, orain, interesa galtzea.
-       Zailtasunak dituzte kontzentratzeko, zerbait gogoratzeko edota erabakiak hartzerako unean.
-       Lo egiterako orduan zailtasunak dituzte.
-       Alde batetik, pisua eta jan egiteko gogoa galtzea. Bestetik, asko jatea eta pisua handitzea.
-       Hiltasunezko eta suizidiozko sentimenduak handitzea, suizidatzeko gogoak.
-       Egonezina, suminkortasuna.
-       Sintoma fisikoak medikuaren tratamenduari ez diotenak erantzuten; hala nola, buruko mina, trastorno digestiboak edota min kronikoak.

Trastorno bipolarra

Trastorno hauen karakteristika nabarmena honakoa da; oso denbora laburrean eta inolako arrazoirik gabe oso tristetik izugarrizko pozera pasatzean datza.

-       Gehiegizko autoestimua.
-       Lo egiteko beharra gutxitzea.
-       Pentsamendu azeleratua.
-       Hitz egiteko nahia, behar dena baino gehiago.
-       Arreta galdu oso modu erraz batean gauza batetik beste gauza batera pasatzean.
-       Arrisku handiko egoerak gustuko izatea.
-       Ez ohiko edo gehiegizko euforia.
-       Ez ohiko suminkortasuna.
-       Idei handiak.

Aldarte trastornoa sufritzen duten pertsonen sintomak kontatu dizuet. Kontatutakoa interesgarria izana espero dut. Aurreko informazioa Web-orrialde honetatik aterata dago:

Informazioa gehiago nahi baduzue interneten edo liburuetan aurkituko duzue! zorte on!
Hurrengora arte !

No hay comentarios:

Publicar un comentario