KAIXO LAGUNAK !

martes, 20 de noviembre de 2012

Distiria !!




Distiriaren esanahia  “humor perturbado” da. Honen ezaugarriak honakoak dira; gaixotasun hau sufritzen duen pertsona beti triste agertzen da, melankolikoa eta desanimatua sentitzen da.  Gaur egun errazagoa da sintoma hauek dituzten pertsonak aurkitzea, hauxe gaur eguneko bizitza estiloagatik izan daiteke edo denbora oso eskasean gauza asko egin nahi ditugulako. 
Distiria egunero presente dagoen gaixotasuna da. Ez du depresio nagusiaren papera betetzen, hantzekoa da, baina ez hain grabea. Gaixotasun hau ez bada era on batean tratatzen, bizitza osoan iraun dezake. Horregatik, gaixotasun hau sufritzen duten pertsonek ez badute tratamendurik jaso nahi, bere senideek pertsona hauek konbentzitu behar dituzte.

Distiriaren sintomak honako hauek dira:
  • Anhedonia: lehen gustura egiten ziren aktibitateekin orain ez gustukoak bihurtu izana. Adibidez; pertsona bateri bere lagunekin mendira joatea izugarri gustatzen zitzaion, orain alegia alde batetik ez du gogorik izango, bestetik joaten bada izugarri aspertuko da.
  • Aldartearen gorabeherak: Oso erraz haserretzen dira, oso triste eta deprimituak egoten dira. Jarrera hauek lagunen eta familiarekin haserretzea dakar, izan ere hauek beti saiatzen dira pertsona hauei animatzen, baina pertsona hauek egoera hori mehatxu bat bezala hartzen dute eta konfliktoak agertzen dira. 
  • Atzeratasun soziala: jendearekin erlazionatzea ez zaie batere gustatzen. Adibidez; lehen beraien lagunekin kartekin jolasterako unean oso ondo pasatzen bazuten, orain edozein gauza egingo dute edo edozein eskusa jarriko dute ez joateko.
  • Lo egiterako unean trastornoak sufritzea: Ez dute deskantsatzen eta hamar ordu ohean egoten badira ere esnatzen diren unean ez dira deskantsatuta egongo. Arazo hau gauean behin era berriz altxatzen eta esnatzen direlako gertatzen da.
  • Jateko gogoak txikitzea edo handitzea: Janariarekin bi arazo nabarmen agertzen dira. Alde batetik, ez dute jan nahi eta bestetik, jan behar den baino gehiago jaten dute.

Aurkitutako informazioa interesgarria izatea espero dut; informazio gehiago nahi baduzue hemen usten dizuet haren link-a.


Hurrengora arte !

No hay comentarios:

Publicar un comentario