KAIXO LAGUNAK !

jueves, 15 de noviembre de 2012

Portaera arazoak dituzten umeak !


Umeen portaerazko arazoez hitz egiten dugunean sozietatean txarto ikusita eta ohikoak ez diren jarrerei buruz hitz egiten dugu. Arazo hau duten umeek gehienetan antsietatea, agresibitatea, amorrua… pairatzen dute baina ez kasu guztietan, batzuetan ume batzuk ez dituzte jarrera hain nabarmenak izaten. Hona hemen, arazo hau sufritzen dituzten umeen jarrerak, trastorno desberdinak izanik:

-     Portaera arazo erasotzaileen errepikapena: Oihukatu, mehatxatu, gauzak apurtu, jo, amorratu, sumindu, haserretu...
-     Portaera arazo ez erasotzaileen errepikapena: Ihes egin, lapurtu jo gabe eta behin eta berriro gezurrak esan.
-     Trastornoa atentzio faltaren ondorioz: Arreta falta, oldarkor izatea, oso aktiboa izatea eta ez kontrolatzea egiten duena.

Gurasoak eta irakasleak honetan arreta jarri behar dute:

-       Portaera arazoa noiz hasi den kontrolatzea.
-       Hau gertatzearen posible arrazoi edo jatorria.
-       Jarreraren aldaketa; horrela beti izan bada edo aldaketa drastikoa bada.
-       Jarrera hauen frekuentzia.
-       Jarrera hau zenbat denbora irauten duen.
-       Jarrera honen intentsitatea edo denbora.
-       Umearen aurrean zelako jarrera izan behar den kontrolatu.

Hemen agertzen den informazio guztia Web-orrialde honetatik atera dut:


Interneten hainbat Web-orrialde gehiago aurkitu ditut. Oso orrialde interesgarria dela uste dut; horregatik hemen usten dizuet Web-orrialdearen link-a.



Kontatutakoa interesgarria eta baliogarria izatea espero dut.
Eskerrik asko eta hurrengora arte !

No hay comentarios:

Publicar un comentario